Hasierara itzultzeko..

Hasierara itzultzeko..
http://zarautzenikasten-min3.blogspot.com/search?q=

miércoles, 4 de mayo de 2011

UZTEN BADIEZU....GAI DIRA!!!!

Askotan ematen du, gure hitzek ez dutela eragina haurrengan. Baina hori ez da egia. Haurrei ezin diegu bakarrik esan gaizki egiten dutena. Egun batean, praktiketan nengoela, 2.mailan konkretuki, ingeleseko irakasleak marrazki bat mozteko eskatu zuen. Denak hasi ziren euren artaziekin marrazkiak mozten, ume batek izan ezik. Bera begiratzen nengoela, irakaslea hurbildu zitzaidan eta mutil horrek mozten ez zekiela esan zidan. Irakaslea zuzenean mutilarengana hurbildu zen bere marrazkia hartu eta berak moztu zion. Irakasleari esan nion berari uzteko baina denbora asko beharko zuela esan zidan. Hori entzunda, umearengana hurbildu nintzen beste marrazki berriarekin eta mozteko esan nion. Hasieran ez zekiela esan zidan, baina saiatzeko eskatu nion eta saiatu zuen hura mozten. Oso urduri jartzen zen eta etengabe ez zekiela errepikatzen zuen. Bitartean gai zela egiteko eta behar zuen denbora erabil zezakeela esaten nion. Haurra, marrazkia hartu eta poliki poliki mozten hasi zen. Ondo mozten zuenean oso ondo egiten zuela esaten nion, pozik jartzen zelarik. Ez zuen perfektuki mozten baina behintzat konturatu zen gai zela hura egiteko. Beraz, honekin esan nahi dudana da, gauzak ikasteko ez dugula inoiz presarik izan behar eta ezin dugu esan inoiz haurrak ez direla gai zerbait egiteko, saiatzeko aukerarik eman ez badiegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario