Hasierara itzultzeko..

Hasierara itzultzeko..
http://zarautzenikasten-min3.blogspot.com/search?q=

martes, 10 de mayo de 2011

ETIKAKO KLASEA


Planteatu zaien lehen ariketa, horri buruz hausnartu eta debatetxo bat egitea izan da 10 minututan. Ados egon dira denak edonori gerta dakiokeela, gizonak egin duela gaizki, eta neskatxak egin behar duena gertaera salatzea dela. Baina hori esan ondoren ez dute eztabaidatzen jarraitu. Horrekin bi gauza etorri zaizkit burura, lehena, agian umeegiak direla pisuzko eztabaida bat serioski eramateko, eta bestetik, agian gaitasun hori umeagotatik eta sarriago irakatsi beharko litzaiekeela eztabaida gehiago eginaz eskolan, betiere pertsona autonomo eta kritikoak sortze aldera. Bigarren jolasa dado handi batekin egin dute. Hasteko denen artean 6 sentimendu ezberdin aukeratu dituzte karratuaren alde banatan jartzeko (beldurra, lotsa, bakardadea, tristura, lasaitasuna eta laguntasuna). Hori egin ondoren banan bana etorri dira eta dadoa bota dute denek. Gero, tokatu zaien sentimendua noiz sentitu duten esan behar izan dute, eta ondoren sentipen bakoitzarekin erlazionatutako egoera bat antzeztu.
Azkenik,  konfiantza joko bat egin dugu, eta horretarako binaka jarri dira ikasleak. Elkarrengandik urruti samar jarri eta aurrera bota behar izan dute euren burua, lagunak helduko dielako ziurtasunarekin.  3 txanda egin ditugu, eta 3 horietatik bietan mutiko bera geratu da bakarrik. Geure garaian ere berdina gertatzen zen eta gehienetan nota eskasa dutenak izaten direla konturatu naiz, kasualitatea ote?

No hay comentarios:

Publicar un comentario