Hasierara itzultzeko..

Hasierara itzultzeko..
http://zarautzenikasten-min3.blogspot.com/search?q=

domingo, 1 de mayo de 2011

EZBERDINTASUNEAN BIZI


“Ezberdintasunean bizi” hezkuntza programa modu praktikoan aurkeztu zuten etorritako hiru pertsonek. Ikasleak lau taldetan banatu zituzten. Hasieran neskak azalpentxo bat egin zien. 20 minutu inguru egon ziren ariketa bakoitza egiten eta denbora amaitzean ariketaz aldatzen ziren. Lehen ariketan binaka jarri, batek begiak estali eta besteak oztopoz jositako zirkuitu bat pasatzen lagundu behar zion. Beste ariketa batean, saskibaloira jolastu ziren gurpildun aulkietan eserita. Hirugarren ariketan, bi ilaretan jarri ziren lurrean belauniko eta begiak estalirik soinua zuen baloi bat ilara batetik bestera pasa behar zuten. Azken ariketan, gurpildun aulkian zirkuitu bat egin behar zuten. Ariketa hau nik azaldu eta lagundu nien ikasleei pertsona bat falta baitzen. Hasieran azaldu egiten nien eta gero lagundu, zeren eta batzuei kosta egiten zitzaien, batez ere atzeraka joatea. Hasieran ez nekien oso ondo nola lagundu edo azalpenak ondo egiten nituen, baina taldeak nire ariketatik pasa ahala azalpena hobetzen joan nintzen eta noiz eta nola lagundu jakin nuen. Irakasleek lagundu zidaten ikasleei laguntzen zeren eta gai berri bat zen niretzat. Amaieran, neskarekin zer sentitu zuten eta zer iruditu zitzaien komentatu zuten. Ezintasunak dituzten pertsonek beren egunerokotasunean nola gainditzen dituzten oztopoak ikusi zuten eta nola sentitzen diren, batez ere arazoaren hasieran. Bide heziketa edo beste programa batzuek urtero izaten dituzte eta etxean ere erakusten zaie, baina programa honi esker beste gai bat lantzen da eta ikasleak kontzientziatzea eta beraiek egoera bizitzea oso onuragarria dela iruditzen zait. Horrelako programa gehiago egingo nituzke ikastetxeetan eta denbora luzeagoz jorratu gai hau eta beste batzuk, zeren eta bi ordu inguruz ez dira gauza asko lantzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario