Hasierara itzultzeko..

Hasierara itzultzeko..
http://zarautzenikasten-min3.blogspot.com/search?q=

martes, 10 de mayo de 2011

ETIKAKO KLASEA


Planteatu zaien lehen ariketa, horri buruz hausnartu eta debatetxo bat egitea izan da 10 minututan. Ados egon dira denak edonori gerta dakiokeela, gizonak egin duela gaizki, eta neskatxak egin behar duena gertaera salatzea dela. Baina hori esan ondoren ez dute eztabaidatzen jarraitu. Horrekin bi gauza etorri zaizkit burura, lehena, agian umeegiak direla pisuzko eztabaida bat serioski eramateko, eta bestetik, agian gaitasun hori umeagotatik eta sarriago irakatsi beharko litzaiekeela eztabaida gehiago eginaz eskolan, betiere pertsona autonomo eta kritikoak sortze aldera. Bigarren jolasa dado handi batekin egin dute. Hasteko denen artean 6 sentimendu ezberdin aukeratu dituzte karratuaren alde banatan jartzeko (beldurra, lotsa, bakardadea, tristura, lasaitasuna eta laguntasuna). Hori egin ondoren banan bana etorri dira eta dadoa bota dute denek. Gero, tokatu zaien sentimendua noiz sentitu duten esan behar izan dute, eta ondoren sentipen bakoitzarekin erlazionatutako egoera bat antzeztu.
Azkenik,  konfiantza joko bat egin dugu, eta horretarako binaka jarri dira ikasleak. Elkarrengandik urruti samar jarri eta aurrera bota behar izan dute euren burua, lagunak helduko dielako ziurtasunarekin.  3 txanda egin ditugu, eta 3 horietatik bietan mutiko bera geratu da bakarrik. Geure garaian ere berdina gertatzen zen eta gehienetan nota eskasa dutenak izaten direla konturatu naiz, kasualitatea ote?

MERENDOLA EZBERDIN BAT


Mahaiak 4 taldetan banatu dituzte klase guztietan. Lehenengoa mahai batek osatzen zuen, bestea 3k, hirugarrena 5 mahaiez osatua zegoen eta azkenak 10 zituen. Mahai txikienean arto pakete bat zegoen, ondorengoan patata zorro bat eta kakahueteak, jarraian zetorrenak binbo, txokolatea, filipinoak eta azeitunak zituen, handienak berriz edariak, platerak, edalontziak, gailetak, azeitunak eta patatak. Umeak hasieran harriturik geratu dira, eta denak mahai handian jarri dira jateko gehiago izango zuten esperantzan, baina listaren arabera banatu ditugu. Mahai txikienean klase erdia kokatu dugu. Gelako ikasle laurdenak handienean, eta geratzen den laurdena gainerako bi mahaietan jarri ditugu. Eta hausnartzeko denbora bat utzi diegu. Jaso ditugun iritzi guztiak antzekoak izan dira. Mahai handian, janari gehaigo dagoela jende gutxiagorentzat, eta mahai txikian, klasekide erdiak egonik, arto poltzatsoa besterik ez dutela eta EZ DELA JUSTUA!. Horra heldu nahi genuen. Gero argitu diegulako zergatik egin dugun banaketa hori. Konturatu direnean mahai–talde bakoitzak kontinente bat errepresentatzen zuela (txikienak afrika, handienak amerika eta gainerakoak europa eta asia), konklusio bat ateratzeko esan diegu. Umeak papelean sartuta zeuden zeharo, eta mahai bakoitzeko ordezkari bat izendatu dute “gobernari” lanak egiteko eta beste tokietako agintariekin adostasun bat egiteko. Azkenik kontinente guztiak batu dituzte, mundua osatuz, eta bertako errekurtso guztiak elkarrekin kontsumitzeko erabakia hartu dute. Oso polita geratu da jokua, uste baino etekin gehiago atera diogu. Eta jateagatik jan ordez, jolas egin eta zerbait ikasteko balio izan digu, eta gainera mmentuan lantzen ari garenarekin zerikusia duena, dakigun bezala, orain elikadura lantzen ari direlako.

miércoles, 4 de mayo de 2011

UZTEN BADIEZU....GAI DIRA!!!!

Askotan ematen du, gure hitzek ez dutela eragina haurrengan. Baina hori ez da egia. Haurrei ezin diegu bakarrik esan gaizki egiten dutena. Egun batean, praktiketan nengoela, 2.mailan konkretuki, ingeleseko irakasleak marrazki bat mozteko eskatu zuen. Denak hasi ziren euren artaziekin marrazkiak mozten, ume batek izan ezik. Bera begiratzen nengoela, irakaslea hurbildu zitzaidan eta mutil horrek mozten ez zekiela esan zidan. Irakaslea zuzenean mutilarengana hurbildu zen bere marrazkia hartu eta berak moztu zion. Irakasleari esan nion berari uzteko baina denbora asko beharko zuela esan zidan. Hori entzunda, umearengana hurbildu nintzen beste marrazki berriarekin eta mozteko esan nion. Hasieran ez zekiela esan zidan, baina saiatzeko eskatu nion eta saiatu zuen hura mozten. Oso urduri jartzen zen eta etengabe ez zekiela errepikatzen zuen. Bitartean gai zela egiteko eta behar zuen denbora erabil zezakeela esaten nion. Haurra, marrazkia hartu eta poliki poliki mozten hasi zen. Ondo mozten zuenean oso ondo egiten zuela esaten nion, pozik jartzen zelarik. Ez zuen perfektuki mozten baina behintzat konturatu zen gai zela hura egiteko. Beraz, honekin esan nahi dudana da, gauzak ikasteko ez dugula inoiz presarik izan behar eta ezin dugu esan inoiz haurrak ez direla gai zerbait egiteko, saiatzeko aukerarik eman ez badiegu.

domingo, 1 de mayo de 2011

ARAZOAK AZALERAZTEA

Irteera bat egin genuen eta bazkaldu ondoren jolasten ibili ziren. Neska bat negarrez zegoen eta ez zuen nahi jolastu. Ikasle guztiak bere inguruan zeuden zer gertatzen zitzaion galdezka. Neskak ez zuen nahi inorekin hitz egin. Ni joan nintzen beraiengana eta zer gertatzen zitzaion galdetu nion. Niri ere ez zidan nahi kontatu, agian konfidantza faltagatik. Orduan, denei jolastera joateko esan nien, berari ere. Ez zuen nahi jolastu eta 10 minutu pasa ondoren ikasle batzuek berriz ere neska harengana hurbildu ziren, arduratuta baitzeuden. Esan nien ikasleei bakean uzteko eta jolastera joateko. Denak jolastera joan ziren, baina berarekin denbora gehiago egoten zen ikasle bat elkarrizketan geratu zen. Ez nion ezer esan, zeren eta arazoa zuen neska beste gelakoa zen baina laguna nire praktikaldiko gelako ikasleak zen eta beste gelako neskak ez zidanez ezagutzen agian ez zidan ezer esaten eta pentsatu nuen lagun bat ondoan izanda erosoago sentituko zela. Bigarren aldian, galdetu beharrean zer gertatzen zitzaion gaiarekin zerikusirik ez zuen gaitaz galdezka eta hizketan ibili ginen. Esan nion norbaiti kontatu behar ziola zer gertatzen zitzaion, niri edo irasleari arazoa kontatzea ez zela horren garrantzitsua, baina behintzat bere amari esan behar ziola eta berak lagunduko ziola arazo horri aurre egiten. Ordu laurden inguru hitz egiten egon ondoren,  esan zidan hobeto sentitzen zela eta jolastera joango zela. Une horretan, asko poztu nintzen. Ez nuen gauza handirik egin, baina lasaiago egotea lortu nuen. Lasaitzearen arrazoi bat izan daiteke arazoaz ez genuela gehiegi hitz egin.
Beraz, ondorioa da batzuetan umeak arazoa kontatzeko lasai egon behar duela eta horretarako ez joan arazora zuzenean. Beste gauza batzuez hitz egiten hasi eta lasai dagoenean arazoa aipatu modu ez oso zuzenean. Normalean, lasai daudenean arazoa esaten dute.

EZBERDINTASUNEAN BIZI


“Ezberdintasunean bizi” hezkuntza programa modu praktikoan aurkeztu zuten etorritako hiru pertsonek. Ikasleak lau taldetan banatu zituzten. Hasieran neskak azalpentxo bat egin zien. 20 minutu inguru egon ziren ariketa bakoitza egiten eta denbora amaitzean ariketaz aldatzen ziren. Lehen ariketan binaka jarri, batek begiak estali eta besteak oztopoz jositako zirkuitu bat pasatzen lagundu behar zion. Beste ariketa batean, saskibaloira jolastu ziren gurpildun aulkietan eserita. Hirugarren ariketan, bi ilaretan jarri ziren lurrean belauniko eta begiak estalirik soinua zuen baloi bat ilara batetik bestera pasa behar zuten. Azken ariketan, gurpildun aulkian zirkuitu bat egin behar zuten. Ariketa hau nik azaldu eta lagundu nien ikasleei pertsona bat falta baitzen. Hasieran azaldu egiten nien eta gero lagundu, zeren eta batzuei kosta egiten zitzaien, batez ere atzeraka joatea. Hasieran ez nekien oso ondo nola lagundu edo azalpenak ondo egiten nituen, baina taldeak nire ariketatik pasa ahala azalpena hobetzen joan nintzen eta noiz eta nola lagundu jakin nuen. Irakasleek lagundu zidaten ikasleei laguntzen zeren eta gai berri bat zen niretzat. Amaieran, neskarekin zer sentitu zuten eta zer iruditu zitzaien komentatu zuten. Ezintasunak dituzten pertsonek beren egunerokotasunean nola gainditzen dituzten oztopoak ikusi zuten eta nola sentitzen diren, batez ere arazoaren hasieran. Bide heziketa edo beste programa batzuek urtero izaten dituzte eta etxean ere erakusten zaie, baina programa honi esker beste gai bat lantzen da eta ikasleak kontzientziatzea eta beraiek egoera bizitzea oso onuragarria dela iruditzen zait. Horrelako programa gehiago egingo nituzke ikastetxeetan eta denbora luzeagoz jorratu gai hau eta beste batzuk, zeren eta bi ordu inguruz ez dira gauza asko lantzen.